Helburua

Helburua

2017/02/27

Birpasatzeko ariketak


Landareen erreinua


Animalien erreinua


Zatoz natura ikastera!

Ornogabeen ezaugarriak


ORNOGABEAK
  • Batzuek ez dute eskeletorik: harrak eta marmokak
  • Beste batzuek kanpoeskeletoa edo exoeskeletoa daukate: intsektuak edo armiarmak.
  • Aldebiko simetria edo simetria erradiala dute.

http://eguzkisistema.pbworks.com/w/page/22828346/Mapa%20Kontzeptualak

Ornodunen ezaugarriak


ORNODUNAK 
  • Endoeskeletoa dute, bizkarrezurra eskeleto horren parte da
  • Gorputza hiru ataletan banatuta daude: burua,enborra eta buztana.
  • Batzuek ez dute buztanik.
  • Gorputz-adar artikulatuak dituzte: hankak,hegoak edo hegalak.
  • Batzuek ez dute gorputz-adarrik (sugeek, adibidez).
  • Nerbio-sistema oso garatuta dute: entzefaloa eta orno-muina.
  • Buruan zentzumen-organo gehienak daude.
  • Aldebiko simetria dute.
http://bizientziadbh1.wikispaces.com/04.-+Animalia+ornodunak

Talde honen barruan honako animali hauek aurkitzen ditugu:
  • Ugaztunak
  • Hegaztiak
  • Narrastiak
  • Anfibiak 
  • Arrainak

Bost erreinuak.



https://www.youtube.com/watch?v=N0_ZZqYNGqA

Organismo zelulabakarrak eta zelulaniztunak

Zelulabakarrak
Zelula bakar batez osatuta daude.
Batzuetan elkartu egiten dira koloniak osatzen dituzte.
Kolonia horietan,zelula bakoitzak bere kabuz egiten ditu bizi-funtzio guztiak.


Adibidez: bakterioak edo alga zelulabakarrak.




https://www.youtube.com/watch?v=4csB8VRz-cQ

 Zelulaniztunak

Hainbat zelulaz osatuta daude.
Zelula horiek elkartu egiten dira eta elkarren beharra dute bizi ahal izateko.


Zelula mota bakoitzak funtzio jakin bat egiten du.


Zelula motak.

Animali eta landare zelula.



http://www.youtube.com/watch?v=Ge-E7dicx00


http://www.youtube.com/watch?v=gp4PiGLLtSQ

Zelulak




http://www.youtube.com/watch?v=mqXVK2EPdN8




Izaki bizidunak eta bizi funtzioak.

Izaki bizidun guztiok, salbuespenarik gabe, zelulaz osaturik daude; zelula da bizia duen unitaterik sinpleena.
Bizidun batzuk zelula bakar batez osaturik daude: zelulabakarrak.
Beste batzuk, zelula asko dituzte: zelulanitzak
Bizidun zelulanitzak, antolaketa maila desberdinetan antolaturik daude:

Maila molekularra: bizidunoon molekula kimikoak, biomolekulak. Gluzidoak, proteinak, lipidoak .. Maila molekularra ez da maila bizia.

Maila zelularra: biomolekulaz, zelulak osatzen dira; lehenengo maila bizia.

Ehunak: funtzio berdineko zelulak elkartut eta ehunak sortzen dira (giharre ehuna, gantz ehuna, nerbio ehuna ..)

Organoak,sistemak eta aparatuak: ehunak elkartzetik, organoak eta sistema desberdinak sortzen dira (zirkulazio sistema, arnas aparatua, ugal-aparatua).
Organo, sistema eta aparatu hauen bitartez, bizidunoon funtzioak (bizi-funtzioak) burutzen dira. maila indibiduala: sistema eta aparatu guztiak, indarrean, funtzio guztiak ongi egiten direnean, indibiduoa (banakoa) osatzen da.


Hiru bizi funtzio daukagu izaki bizidunok:
1- Elikatze funtzioa
2- Harreman funtzioa.
3- Ugaltze funtzioa.