Izaki bizidun guztiok, salbuespenarik gabe, zelulaz osaturik
daude; zelula da bizia duen unitaterik sinpleena.
Bizidun batzuk zelula bakar batez osaturik daude:
zelulabakarrak.
Beste batzuk, zelula asko dituzte: zelulanitzak
Bizidun zelulanitzak, antolaketa maila desberdinetan
antolaturik daude:
Maila molekularra: bizidunoon
molekula kimikoak, biomolekulak. Gluzidoak, proteinak, lipidoak .. Maila
molekularra ez da maila bizia.
Maila zelularra: biomolekulaz,
zelulak osatzen dira; lehenengo maila bizia.
Ehunak: funtzio berdineko zelulak elkartut eta ehunak sortzen dira
(giharre ehuna, gantz ehuna, nerbio ehuna ..)
Organoak,sistemak eta aparatuak: ehunak
elkartzetik, organoak eta sistema desberdinak sortzen dira (zirkulazio sistema,
arnas aparatua, ugal-aparatua).
Organo, sistema eta aparatu hauen bitartez, bizidunoon
funtzioak (bizi-funtzioak) burutzen dira. maila indibiduala: sistema eta
aparatu guztiak, indarrean, funtzio guztiak ongi egiten direnean, indibiduoa
(banakoa) osatzen da.
Hiru bizi funtzio daukagu izaki bizidunok:
1- Elikatze funtzioa
2- Harreman funtzioa.
3- Ugaltze funtzioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina